Egitaraua: Euskal Astea 2021

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 27a

Abuztuaren 26tik irailaren 11 bitartean hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Udalak, segurtasun neurriak kontuan hartuta.

EGITARAUA

Abuztuak 26, osteguna
-22:00. Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLV. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.

Abuztuak 27, ostirala
- 22:00 Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLV. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.

Irailak 1, asteazkena
- 19:00 Modelo aretoan, Trikitilari Gazteen XLI. Txapelketa.

Irailak 2, osteguna
- 18:00 Modelo aretoan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa.

Irailak 3, ostirala
- 22:00. Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLV. Lizardi Sariaren finala. Sarrera: 3€.

Irailak 4, larunbata
- 11:30 Modelo aretoan, XXXIII. Aurresku Txapelketa.

Irailak 6, astelehena
- 19:00. Modelo aretoan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa.

Irailak 8, asteazkena
- 19:30 Modelo aretoan, Adarretatik Musika Jaialdia: Amaia Zubiria, Karlos Gimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Camino laukotearen kontzertua.

- 20:00 Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.

Irailak 11, larunbata
- 10:30 / 12:15. Lizardi kirol aretoan, Etxegabetuak antzezlana Alproja taldearen eskutik (bi saio egingo dira).

SARRERAK DOAN

  • Orokorra: egunean bertan, ordubete lehenago, Modeloko leihatilan (lau sarrera pertsonako).
  • Adarretatik: egunean bertan, 17:30etik aurrera, Modeloko leihatilan (lau sarrera pertsonako).
  • Alproja: irailaren 4an, 19:00etik aurrera, Musika Plazan (bi sarrera pertsonako).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide