'Paperezko hegoak' emango dute Donostiako Zinemaldian

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 26a

Samara Velte eta Martxelo Otamendi.

Donostiako 69. Zinemaldiaren Zinemira sailean, euskal zinemari berariaz eskainitako sailean, emango dute Samara Veltek eta Josu Martinezek landutako Paperezko hegoak dokumentala. Dagoeneko estreinatuta dagoen ekoizpena denez, lehiaz kanpo izango da ikusgai. Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioan arakatzen duen film dokumentala honakoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide