XI. Euskal Herria Kopako A multzoko finala Asti futbol zelaian jokatuko dute igande honetan, abuztuaren 29an, 16:00etatik aurrera. Aurten, estreinakoz Athleticek eta Alavesek neurtuko dituzte indarrak titulua lortzeko lehian; izan ere, orain arteko final guztietan Athletic eta Reala aritu dira aurrez aurre.
Alavesek, ordea, 3-4 garaitu du Reala finalerdietan, Loinazen jokatutako finalerdian, eta finalean izango da lehen aldiz. Athletic, bere aldetik, ez zuen hutsik egin, eta nagusitasunez hartu zuen mendean Eibar, 4-0koarekin, Faduran.
Finalerako 200 sarrera daude oraindik salgai. Edonola ere, norgehiagoka ETB1en emango dute zuzenean osorik.