Zarauzko emakumeek ez dute egunik onena izan

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 22a, 17:05

Azkenak izan dira, hamaikagarren sailkatuta, Bilbon jokatu den Ane Aizpuru Basterretxearen I. Oroimenezko estropadan.

Erlojupeko estropada jokatu dute ETE ligako asteburu honetako jardunaldian. Bi txandatan banatuta, hamaika ontzi aritu dira nor baino nor  Bilbon, estreinakoz jokatu den Ane Aizpuru Basterretxearen Oroimenezko banderan. Zarautz-Gesalaga-Okelan traineruak lehen txandan ekin dio lanari, baina hasieratik gainerakoak baino zertxobait gehiago kostatu zaie. Ez dute egun ona izan, eta ez dute asmatzen jakin. Azkenean, estropadako denbora txarrena markatu dute. Hala ere, sailkapen orokorrean bederatzigarren postuari eusten diote.

Gaurko estropada ligako liderra den Tolosaldeak erdietsi du.

ELKARTEA DENBORA PUNTUAK
TOLOSALDEA A.K. 10:43,40  
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 10:47,98  
HIBAIKA JAMONES ANCIN 10:54,72  
SAN JUAN-IGARTZA 11:02,64  
ONDARROA-CIKAUTXO 11:04,20  
DELTECO ZUMAIA 11:06,38  
LUTXANA A.E. 11:14,78  
ISUNTZA-ELECNOR 11:14,80  
LAPURDI 11:41,66  
10º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 11:55,22  
11º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 12:08,58  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide