Zarauzko Udala mantenu lanak egiten ari da Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan. Joan den astearen erditik aurrera igerileku ertainean aritu baziren, gaur, bihar eta etzi igerileku handian ariko dira zereginetan. Ondorioz, itxita egongo da erabiltzaileentzat. Datorren ostegunean eta ostiralean, hilaren 28an eta 29an, igerileku txikiari tokatuko zaio.