Elgoibarko proba astelehen goizean izango da, 10:00etan hasita, eta 130 kilometro izango ditu. Ibilbidean hiru aldiz igaro beharko dute Azkaratetik, eta Idotorben bukatukoa da; hau da, kontuan hartzeko malda duen 3,5 kilometroko portuan.
Gernikako lasterketa, berriz, astearte arratsaldean jokatuko dute. Irteera 16:00etan izango da, eta parte hartzaileek 107 kilometroko bideari egin beharko diote aurre. Eulen taldeak ezin hobe ezagutzen du proba hau, birritan irabazi baitu Santiago Mesaren eskutik. Tamalez, Mesa COVID-19tik errekuperatzen ari da oraindik, eta ez da lasterketara bere onenean iritsiko.