Duela hiru aste itzuli zen Amenabar Zarautz eskubaloi taldea entrenamenduetara, eta harrezkero gogor ari da lanean. Atzo denboraldi aurreko lehen partida jokatu zuten, Asobal ligara igo berria den BM Torrelavegaren aurka, Torrelavegan bertan. Neurketa 35-27 galdu baldin bazuten ere, etxeko jokalariek sentsazio onak izan zituztela adierazi dute, eta lanean jarraitzeko gogotsu daude.