Eraikin ikonikoen inguruan aztertzen jarraituko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 20a

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, kulturak eta honek gizakiengan nahiz ingurunean duen eraginari buruzko Kulturaren katedralak hausnarketa saioak antolatu dituzte, eta gaur arratsaldean bigarrena egingo dute.

Eraikinek hitz egingo balute, zer esango lukete gutaz? galderari erantzute aldera, elkarrengandik oso desberdinak diren sei eraikin ikonikoen azterketatik abiatuko dira. Ez soilik eraikinaren beraren azterketarako, baizik aitzaki modura, gizakiak bere
kulturaren isla gisa duen eragina aztertzeko. Aste honetarako aukeratu dituzte eraikinak honako hauek dira: Haldengo espetxea, munduko kartzelarik gizatiarrena, eta Salk institutua, zientziaren egoitza Kaliforniako kostaldean.

Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte, eta, ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide