Zabalik da dagoeneko datorren urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean Azkoitian jokatuko den 3×3 Futbol Festan izena emateko epea. Azpeitia Cupek antolatzen duen egitasmoaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta bertan 5 eta 11 urte (2009 eta 2016 artean jaiotakoak) bitarteko haurrek nahiz gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.
Izena Azkoitiko Ñam-ñam gozoki dendan eta Plaza Berri Sport saltokian nahiz Azpeitiko Ufito arropa dendan eta Halcon bidaia agentzian eman ahal izango da, eta urriaren 10a izango da horretarako azken eguna. Azkoititik eta Azpeititik kanpoko taldeek ere parte hartu ahal izango dute, horien artean, Zarauzkoek. Kasu honetan, Azpeitia Cup-en webguneko formularioa beteta eman beharko dute izena.