Valentin Larrea konpositore ezaguna ardatz izango duen kontzertua izango da gaurkoan, parrokian. Hasiera batean Itxaso Aristizabal zen Larrearen piezak pianoz jotzekoa, baina, azkenean, Iñaki Gezala piano-jotzailea arduratuko da horretaz.
Gezalarekin batera, Oiasso Kameratako musikariak ariko dira Larrearen doinuak jotzen.
Kontzerturako sarrera doakoa izango da, eta gaur bertan jarriko dituzte eskuragarri, Modelo aretoko leihatilan.