Zarauztarren doinuak

Jaione Eskuderoren doinuak

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 8a, 09:00

Asteazkenero, zarauztar batek hautatutako bost abesti jasoko ditugu 'Zarauztarren doinuak' atalean, eta Jaione Eskudero da aste honetako protagonista. Zarautz Abesbatzako zuzendariak honako bost abestiak aukeratu ditu.

1. Errobi - Zuretzat

Errobi taldea osatzen zuen Mixel Ducau eta Anje Duhalde bikoteak abestua 1975. urtean. Gaztetan mila aldiz entzun eta abestu ondoren, egun ere, lehen bertsioarekin geratzen naiz.

2. The Beatles - Blackbirds

Paul Mccartneyren kanta ezaguna. Doinu eta hitz ederrez osatutako kanta ederra.

3.  R. Wagner -Tanhausser operako Gonbidatuen sarrera

Wagnerren lan asko bezala, lan bikaina da hau, indar eta emozio handikoa. Sentimenduak azaleratzeko modukoa.

4. Angel's Carol

Nahiz eta gabon kanta bat izan, hitza alde batetara utzi eta doinua entzunez, ahots horiek entzunez…. erlaxatu eta hodei artean bidaiatzera gonbidatzen zaitu.

5. Paint your wagon

Frederick Loewe musikari Amerikarraren Paint Your Wagon filmaren soinu-bandaren kalitate handiko azken konposizioa da hau, 1970. Urtean egina. Konposizio ederra, ondo bideratua eta abestua. Bikaina. Etxeko txukunketak eginez entzuteko oso lagungarria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide