Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia jokatu da arratsaldean Zarautzen. Euskotren ligan, Oriok eskuratu du lehen jardunaldiko garaipena, beraz, oraindik ere badituzte aukerak liga eskuratzeko. Bihar erabakiko da Zarauzko 13. Ikurrina norentzat izango den, baita Euskotren ligako aurtengo irabazlea ere.
Eusko Label ligakoen txanda izan da jarraian. Hiru traineru atera dira gaur Enbatarekin batera lehen txandan, Aresek ezin izan baitu parte hartu, COVID-19 kasuren bat tarteko. Lehen luzean eta bigarrenaren hasieran gertutik jarraitu dio Zarautzek Lekittarrari, baina bigarren luzean hautsi egin dute estropada bizkaitarrek, eta hirugarrenean asko handitu da aldea. Lekittarragandik 20 segundora jarri dira zarauztarrak, eta alde handiarekin, Tirangoak izan dira azkenak. Azkena da Enbata sailkapenean, eta gaur Tiranekiko (azkenaurrekoarekiko) aldea apur bat laburtzea lortu badute ere, oraindik lan handia egin beharko du beheko zulotik atera ahal izateko.
Hondarribiak irabazi du estropada emozioz betetako ohorezko txandan, eta Santurtzik gertutik jarraitu dio. Biharkoan erabakiko da zein taldek eskuratuko duen Zarauzko 44. Ikurrina.
Hauek izan dira gaurko denborak:
- Hondarribia 20:24,42
- Santurtzi 20:26,12
- Donostiarra 20:36,50
- Orio 20:45,34
- Zierbena 20:56,46
- Lekittarra 20:58,36
- Bermeo Urdaibai 20:49,38
- Ondarroa 21:01,96
- Cabo 21:10,30
- Zarautz-Gesalaga-Okelan 21:16,86
- Tiran 21:31,38