Nahia elkartearen azoka izango da hurrengo asteburuan

Amaia Urbieta Arruti 2021eko abuztuaren 15a

Hamalau postu jarriko dituzte Lege Zaharren enparantzan, eta zabalik egongo dira larunbat arratsaldean eta igandean, goizez eta arratsaldez.

Nahia elkarteak sustatutako artisau azoka izango da datorren asteburuan, hilaren 21 eta 22an, Lege Zaharren enparantzan. Larunbatean 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka, eta igandan, berriz, 10:00etatik 21:00etara.
 
"Askotariko proposamenak" behatzeko eta erosteko aukera izango da azokan, eta zenbait berrikuntza izango direla jakinarazi du elkarteak, eta Zarauzko hainbat artisauk jarriko dituzte postuak. Besteak beste, bertan topatu ahalko dira serigrafia, makramez egindako pitxiak, umeentzako arropak, esku pelotak, jaboiak, ukenduak, pitxiak, oihalezko poltsak, esmalteak... denera, hamalau postu jarriko dituzte.
 
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide