Gaurkoa izango da pertseidak ikusteko gaurik egokiena. Fenomenoa ikusteaz gain jakinmina asetzeko gogoa dutenei horretarako aukera paregabea eskainiko die Arkamurka Natura Taldeak. Torreoian elkartuko dira gaur gauean, 21:30etik 23:30era, pertseidak ikusteko. "Eroso egoteko zerbait" eramateko gomendioa egin dute: hondartzako eserlekua, lurrean etzateko esterila, bero egoteko manta, berokia...
Pertseidei buruz gehiago jakiteko, irakurri hemen gaur Udako Lurrinak atalean argitaratutako artikulua.