Txupina botata, hasi dira Azken Portuko festak

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 10a

Aurtengoak ere ohiko festak izango ez diren arren, fin-fin jaurti dute txupinazoa, urteroko moduan, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festa batzordeko kideek. Bihar eta etzi hamaika ekintza izango dira auzoan.

Txupinazoaren ondoren, dagoeneko ereserki bihurtu den Azken Portuko habanera abestu dute festa batzordeko kideek.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide