Egan taldearen 50. urteurrena ospatzeko osatutako taldeak kontzertua eskainiko du datorren igandean, 19:30ean Zarautzen. Xabier Saldias abeslari azpeitiarra buru dutela, hainbat zarauztar igoko dira berekin batera eszenatokira: Antxon Sarasua teklatuan, Ane Sarasua abesten, Joanes Ederra baxuan, Mikel Lazkano gitarran eta Ander Zulaika baterian. Horiez gain, Imanol Iribarren andoaindarra ere ariko da teklatuan.
Hasiera batean kontzertua Lege Zaharren enparantzan eskaintzekoak baziren ere, udalak jakinarazi du Lizardi kirol aretoan izango dela emanaldia. Sarrerak doakoak izango dira, eta eskuragarri daude dagoeneko Modeloko leihatilan.