Oraindik eskuratu daitezke Seguridad Social taldearen kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 10a

Ostiral honetan izango da kontzertua, 22:00etatik aurrera. Sarrerak Internet bidez eros daitezke.

Lizardi kirol aretoan kontzertua eskainiko du Seguridad Social Valentziako (Espainia) talde ezagunak datorren ostiralean, 22:00etatik aurrera. 80ko hamarkadan goia jota, rock espainiarrean eta garaiko Movidan erreferente izan ziren. Sarrerak salgai daude aurreko larunbataz geroztik, eta Internet bidez eros deitezke, esteka honetan sartuta.

Hainbat musikari ezagunen eszenatoki bihurtu da Lizardi kirol aretoa uda honetan. Izaro, Julen Alonso eta Belako igaro dira dagoeneko eszenatoki berritik, eta Seguridad Sociali En Tol Sarmientok hartuko dio lekukoa hurrengo ostiralean, hilaren 20an. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide