Hitz idatzia du erreminta nagusi hedabide honek, eta haren bidez heltzen da herritarrengana gehienetan. Bihartik aurrera, ordea, tarte berezia gordeko diogu musikari. Herriko hainbat pertsona ezagunek berariaz hautatutako bost abestiren berri emango dute asteazkenero, Zarauztarren doinuak atal berezian, eta beraien hautaketaren inguruko azalpenak ere emango dituzte.
Biharkoan, esaterako, Andoni Garcia Matxain gitarristak hautatutako bost abestiak egongo dira entzungai. Proposamen interesgarri guztien berri edukitzeko, egin jarraipena atal bereziari!