Auzolana, hitzaldia eta kontzertuak izango dira Putzuzulon ostegunean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko abuztuaren 10a

Goiza auzolanean pasatu ondoren, hitzaldia eta kontzertuak arratsaldean izango dira. 

Uztaileko ostegunen ildo beretik, datorren ostegunerako ere egitarau berezia prestatu du Danda Gazte Asanbladak. Goizean, 10:00etan, auzolanerako deialdia egin du asanbladak. Arratsaldean, berriz, hitzaldia izango da 17:00etan. Gaztetxea bera izango dute hizpide Gaztetxea, noren etxea? hitzaldian, eta ondoren, 19:00etan, Argirumaiaken eta Parkaturen kontzertuak izango dira.

Sarrerak 16:30ean jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan, hiru euroan. Pertsonako bi sarrera erosi ahalko dira gehienez ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide