2021/08/11 15:30

Jaiak

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak
Azken Portu, Zarautz

Goizean zehar: Marrazkiz apainduko dute auzoa. Egin zure marrazkia eta ondoren itsasi Plaza Gorriko paretetan.

15:30. Olinpiadetarako izen ematea Tentenea plazan.

15:30. 16:00etako Mus txapelketarako izen ematea Xoxoa eta Isabelen artean.

16:00. Mus txapelketa auzoko tabernetan. 

- Lehenengo saria: Txapela, garaikurra, Argiñanon afaria eta 150€

- Bigarren saria: Garaikurra eta 100€

- Hirugarren saria: Palmerasen afaria

- Laugarren saria: Tokionan afaria

- Auzoko onenari: Garaikurra, Xoxoan afaria eta Zarauzko Ikurriñan parte hartzeko txartela

16:30-18:30. Haur eta gaztetxoentzat Olinpiadak. Hasiera Tentenea plazan. 3-5 pertsonako taldeetan banatuko dira, eta bakoitzak guraso arduradun bat izango du. Auzoko hiru gunetan egingo da proba, eta finala, Tentenea plazan. Parte hartzaileek musukoa jantzita eduki beharko dute eta kirol froga bakoitzaren aurretik gel hidroalkoholikoa eman.

19:00. Marina Peral, Plaza Gorrian.

20:15. Unax Noga, Plaza Gorrian.

22:00 Zirko kalejira-Arabiako gauak auzoan zehar, A&B Show-ren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide