Lesio batek zapuztu du atzoko pilota partida Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2021eko abuztuaren 8a

Masters Caixabank pilota txapelketaren laugarren jardunaldiko partida jokatu zen atzo Zarautzen. Norgehiagoka erdi aldera zenean, bertan behera geratu behar izan zuten Etxeberriaren lesio bat dela medio. 

Urrutikoetxea eta Martija, Peio Etxeberria eta Albisuren aurka neurtu ziren atzo Zarauzko Aritzbatalde frontoian, Masters Caixabank txapelketako sailkatze ligan. Bi bikoteak bi punturekin ziren norgehiagoka hasi aurretik, eta zaletuak ikuskizun eder baten bila inguratu ziren frontoira. Ezin izan zuen hala izan. 

Urrutikoetxea eta Martija 12 eta 8 aurretik zirela, Peio Etxeberria erretiratu beharrean aurkitu zen ezker sorbaldan zituen minengatik. Zenozko aurrelaria nahi gabe jo da Mikel Urrutikoetxearekin partidako lehen konpasetan. Hamabigarren puntuko atsedenaldiaren ondoren erretiratzeko erabakia hartu du. Partida 22 eta 8 emaitzarekin irabazitzat jo da Urrutikoetxea eta Martijaren alde, eta, ondorioz, hirugarren puntua lortu du bikote honek. 

Aurretik, Bakaikoa-Larunbe eta Zabala-Bikuña bikoteen arteko partida jokatu da Zarautzen. Bigarrenak izan dira garaile partida berdindu eta lehiatu batean (20-22)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide