Iazko udan atera zuten Plastic dramako abestiak aurkezten dabil Belako laukotea, eta atzo Zarautzen eman zuen kontzertua. Beraien laugarren diskoko –epa kontatu gabe– kantek izan zuten protagonismoa, baina aurreko diskoetako abestiak ere ez ziren falta izan. Aulkitik mugitu gabe egin behar izan zuten aretoa ia bete zuten musikazaleek.
Turismo Zarautzen Facebooken orrian ikus daitezke kontzertuko argazki batzuk.