Gaur jokatuko dituzte Zarautzen Masters Caixabank txapelketako lehen pilota partidak

Mireia Galarza Bastida 2021eko abuztuaren 7a

Albisu pilotaria. (Baiko.eus)

Bakaikoa-Salaverri II eta Salaberria-Bikuña, eta Urrutikoetxea-Martija eta Peio Etxeberria-Albisu bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Bigarren urtez jarraian Zarautz Hiria txapelketa egutegian agertzen ez bada ere, urteroko pilota partidak jokatuko dituzte aurtengoan ere Aritzbatalde pilotalekuan. Hain zuzen, Masters Caixabank txapelketako pilota partidak izango dira herrian, eta lehen jardunaldiak jokatuko dituzte gaur. Hemen eros daitezke oraindik ere sarrerak. 

Lehen jaialdia 17:00etan hasiko da, eta aurreneko partidan Bakaikoa-Salaverri II eta Salaberria-Bikuña bikoteak ariko dira pilotan. Masters Caixabank txapelketako partidan, berriz, Urrutikoetxea-Martija eta Peio Etxeberria-Albisu bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Hurrengo larunbatean ere izango dute pilotazaleek hitzordua leku berean. Zehazki, Andre Maria bezperako jaialdia, abuztuaren 14koa, 17:00etan hasiko da Aritzbatalden. Lehen partidan, Bengoetxea IV-Elizegi eta Salaberria-Ladis Galarza arituko dira. Masters Caixabank txapelketako partidan, ostera, Jaka-Tolosa eta Peio Etxeberria-Albisu bikoteak izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide