Nahia elkartearen erakusketa ikusgai egongo da bihartik aurrera

Amaia Urbieta Arruti 2021eko abuztuaren 5a

Nahia elkartearen 2019ko erakusketa. (Hitza)

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai erakusketa, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Urtero bezala, aurten ere izango dute beren artelanak jendaurrean erakusteko aukera herriko Nahia elkarteko artistek. Gaur inauguratuko dute arte erakusketa kolektiboa Merkatu plazako goiko solairuan, eta ikusgai egongo da hiru astez, abuztuaren 27ra arte. 

Merkatu plaza bisitatzen duten herritarrek nahiz bisitariek ikusi ahal izango dituzte Zarauzko eta inguruko herrietako hogei artista ingururen askotariko artelanak: margolanak, eskulturak, marrazkiak, esmalteak, grabatuak eta abar.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik erakusketa, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, goizez eta arratsaldez, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Elkarteko kideek herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte datozen egunetan erakusketa bisitatzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide