Sari ederrak daude jokoan bi porretako irabazleentzat: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak (Getaria) eta bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak (Zarautz).
Porretan parte hartzeko aukera abuztuaren 8an amaituko da, 12:00etan.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!