3.000 euro lortu ditu Hotz Zarautzek, Espainiako Bankuan 500.000 pezeta entregatu ondoren

Onintza Lete Arrieta 2021eko abuztuaren 3a

Argazkia: Hotz-Zarautz

Errefuxiatuei laguntzeko taldea pozik agertu da Pezetak Euroen Truke egitasmoan herritarrek emandako erantzunarekin,  jasotako pezeten truke zehazki 3.140,78 euro eskuratu baititu Espainiako Bankuak Bilbon duen egoitzan.

Hotz Zarautz elkarteak jakinarazi du amaitu duela Pezetak Euroen Truke egitasmoa, eta pozik agertu da jasotako erantzunarekin. Izan ere, "zarauztarrek eta Euskadiko beste herri batzuetako herritarrek" 500.000 pezeta inguru eman dituzte.

Horiek Espainiako Bankuak Bilbon duen egoitzan aldatu, eta 3.140,78 euro eskuratu ditu errefuxiatuen aldeko taldeak.

Horregatik, elkartekoek "eskerrak" eman dizkiete ekarpena egin duten herritar guztiei, eta jakinarazi dute lortutako dirua "pertsona errefuxiatuen alde lanean diharduten eta ezagutzen ditugun elkarteera" bideratuko dutela.

ERREPORTAJEA. Alferrikako pezetak, elkartasun olatu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide