Gaurkoan ere zazpigarren egin du Zarautzek ETE ligan

Onintza Lete Arrieta 2021ko abu. 1a, 13:48

Errenterian aritu dira erlojuaren aurkako saioan, eta oraingoan Hibaikak eraman du bandera.

III. Errenteria Hiria jokatu dute gaur ETE ligako traineruek 11:15ean hasita Oreretan. Erlojuaren aurka aritu dira, bi txandatan. Aurrenekoan jokatu du Zarautz-Gesalaga-Okelanek, eta txanda berean lehiatu dira Lapurdi, Ondarroa, San Juan eta Isuntza ere.

Zumaia, Deusto, Hibaika eta Tolosaldea aritu dira bigarren txandan, eta gaurkoan Hibaika nagusitu zaio Tolosaldeari, 10:56,96 denbora eginda. Bigarren egin dute horiek, 11:02,07 denborarekin.

Zarautzen txandan, ziabogan Ondarroa ibili da bizkorren, 4:18 denborarekin, eta San Juan segundo igaro da. Hain zuzen, denborarik onena berak egin du aurreneko txanda horretan. Zarautzek ere segundo batengatik hartu dio aurre Lapurdiri ziabogan, 4:24 denborarekin. Isuntza ibili da makalen, 4:31 eginda, eta azken postua ere berarentzat izan da.

Azkenean, zazpigarren helmugaratu da Zarautz, denboraldi honetan askotan errepikatzen ari den postuan, hain zuzen. Lapurdiren eta Isuntzaren aurretik sailkatu da beste behin, eta sailkapen nagusian bederatzigarren postuan da, Lapurdiren eta Castroren aurretik.

Gaurko sailkapena

1. Hibaika 10:56,96
2. Tolosaldea 11:02,07
3. Deusto 11:05,92
4. Zumaia 11:12,28
5. San Juan 11:17,25
6. Ondarroa 11:19,59
7. Zarautz-Gesalaga-Okelan 11:30,53
8. Lapurdi 11:36,39
9. Isuntza 11:37,69

Sailkapen orokorra

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide