Beste 1.237 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Ihintza Elustondo 2021ko abu. 1a, 13:03

Ostiralean baino 378 positibo gutxiago baieztatu zituzten atzo lau lurraldeetan. 31 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzaren erietxeetan, eta zortzi Nafarroan.

Hego Euskal Herrian 1.237 positibo atzeman zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak emandako datuen arabera. Herenegun 1.615 kasu zenbatu zituzten, eta beraz, bezperan baino 378 positibo gutxiago baieztatu zituzten atzo.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.751 proba egin zituzten, eta horietatik 927k –bezperan baino 343 gutxiagok– eman zuten emaitza positiboa; beraz, %12,4koa da positibotasun tasa. Araban 122 kasu atzeman zituzten, 555 Bizkaian, 234 Gipuzkoan eta hamasei hiru lurralde horietatik kanpo. Nafarroan, bestalde, 1.819 proba egin zituzten, eta 310ek eman zuten positibo; bezperan baino 35 gutxiagok, hain zuzen ere. %17an kokatu da Nafarroako positibotasun tasa.

Atzo 31 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19aren ondorioz Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta guztira, 63 lagun daude zentro horietako Zaintza Intentsiboen Unitateetan. Nafarroan, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten atzo, horietako bi ZIUetan. Guztira, 120 lagun daude ospitaleratuta Nafarroako zentroetan; horietatik hogei daude ZIUetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide