Bederatzigarren jardunaldia izan da jokoan gaur Bilboko itsasadarrean erlojuaren aurka. 19:53 denbora eginda, aurre hartu diote aurreneko txandan aritu diren beste bi taldeek: Tiranek eta Aresek. Tiran erraz nagusitu zaio, sei segundoko aldearekin (19:47). Ares, berriz, segundo bakarragatik (19:52) gailendu zaio Zarautzi. Isuntza zen txanda horretan lehiatzeko laugarren taldea, baina ez du parte hartu COVID-19agatik koarentenan direlako.
Hala ere, bigarren txandan, Ondarrua Zarautzen atzetik helmugaratu da, 19:54 denbora eginda, eta hala, sailkapenean hamargarrena izan da gaur Zarautz-Gesalaga-Okelan.
Estropada Hondarribiak irabazi du nagusitasun osoz. 19:21,74 denboran egin du erlojupekoa, eta zazpi segundo atera dizkio Zierbenari, ia hamabi Santurtziri, eta hamahiru Oriori.
Bihar Santurtzin jokatuko dute estropada, ligako liderraren etxean, beraz.
Sailkapen orokorra
| 1 | SANTURTZI | 94 |
|---|---|---|
| 2 | GO FIT HONDARRIBIA | 90 |
| 3 | ZIERBENA | 83 |
| 4 | ORIO ORIALKI | 77 |
| 5 | DONOSTIARRA AMENABAR | 74 |
| 6 | BERMEO URDAIBAI AVIA | 69 |
| 7 | CR CABO DA CRUZ | 52 |
| 8 | ONDARROA CIKAUTXO | 50 |
| 9 | ARES | 39 |
| 10 | LEKITTARRA ELECNOR | 39 |
| 11 | SD TIRAN PEREIRA | 30 |
| 12 | ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN | 24 |




