Bihar 09:00etan jarriko dituzte salgai Belakoren kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2021eko uztailaren 30a

Julen Alonsok gaur eskainiko duen kontzerturako sarrera gutxi batzuk eskuragarri daude oraindik. 

Mungiako Belako taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 6an, hurrengo ostiralean, Lizardi kirol aretoan. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Modeloko leihatilan, 09:00etatik 12:00etara bitartean. Pertsonako lau sarrera hartzeko aukera egongo da. 

Bestetik, eskuragarri daude oraindik gaur Julen Alonsok eskainiko duen Sutan dantzan kontzerturako sarrera gutxi batzuk. Internet bidez eros daitezke, hebide honetan. Lizardi kirol aretoan izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide