Artisau azoka jarriko dute bihar eta etzi Lege Zaharren enparantzan

Zarauzko Hitza 2021eko uztailaren 30a

Nahia elkartearen eskutik, hainbat postu jarriko dituzte bihar eta etzi Lege Zaharren enparantzan.

Ohi bezala, askotariko produktuak erosteko aukera izango da Nahia elkartean antolatutako artisau azokan. Denera, hamalau postu egongo dira Lege Zaharren enparantzan bihar eta etzi; horietako lau, zarauztarrek ipiniak. 10:30etik aurrera, goizez eta arratsaldez egongo dira postuak zabalik, gutxi gorabehera 21:00ak arte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide