Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte.
GUKA magazineko bosgarren atalean Elkanoren talaia izeneko itsas ibilaldia izango da hizpide. Ontzi batera igota, haren berri emango dio Violeta Bandres gidariak Andoni Elduaieni.
Lotura honetan ikusi daitezke GUKA magazineko atal guztiak.