Nafarroa kalea itxi egingo dute trafikoarentzat larunbatean ordubetez

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 28a

Uztailaren 31n, datorren larunbatean, Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba igaroko da Zarauztik. Ondorioz, N-634 errepidea –Nafarroa kalea– itxita egongo da ibilgailuentzat 12:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera.

Txirrindulariek Oriotik etorrita zeharkatuko dute herria, eta Getaria aldera joango dira, kostako bidetik. 12:00etatik 13:00etarako tarte horretan, ibilgailuak Araba kaletik desbideratuko dira eta Getariara joan nahi duten autoek Meagatik joateko aukera izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide