Haritz Iruretaren eta Garazi Arangurenen lanak ikusgai egongo dira ostegunetik aurrera Lukas ardotegian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 27a

Hiru serie landu dituzte bien artean artista zarauztarrek: erretratuak, eraikuntzak eta abstraktuak.

GA!, gu ga(ra) eta Gure Artea da bilduman azken bi urteetan bien artean sortutako lanak jaso dituzte Haritz Irureta eta Garazi Aranguren zarauztarrek. Hiru serie landu dituzte: erretratuak, eraikuntzak eta abstraktuak. Hirurak egur gainean eginak dira, baina teknika ezberdinekin landua dago bakoitza.

Ostegun honetatik aurrera egongo dira lanak ikusgai Lukas ardotegian hilabetez, abuztuaren 29ra arte.

Erakusketari buruzko xehetasun gehiagorako, hemen dago ikusgai katalogoa.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide