Gaur jokatu dituzte Castron (Kantabria) eta Pasaian IX. Caixabank bandera eta Errenteria Hiria VII. ikurrina, hurrenez hurren, eta bi lehiaketetan izan dira Zarauzko traineruak.
Eusko Label ligari dagokionez, lehen txandan aritu da Zarautz-Gesalaga-Okelan trainerua, eta saiatu badira ere, azkenak sailkatu dira haien txandan Ares, Tiran eta Lekittarrarekin lehiatu ondoren. Hasieratik segunduak galduz joan da Enbata, kronometroan 6 segundu inguru atzetik jarri den arte.
Ondoren tartea egonkortzea lortu badu ere, ezin izan du Ares eta Lekittarrarekin lehiatu, eta txandako hirugarren eta laugarren postuak jokatu ditu Tiranekin batera. Momenturen batean edo bestean galiziarren aurretik jartzea lortu badute ere, azken sailkatu dira beraien txandan, 21:33:78ko denbora eginda.
Ligako sailkapen orokorrari dagokionez, azken postuan dago Enbata, 18 punturekin. Gaurko garaipena Hondarribiarena izan den arren, Santurtzik jarraitzen du lidertzan.
Sailkapena:
Hondarribia: 20:25,96
Orio: 20:35,50
Donostiarra: 20:40,16
Santurtzi: 20:46,44
Cabo: 20:50,50
Bermeo-Urdaibai: 20:53,70
Ondarroa: 21:09,14
Ares: 21:13,02
Lekittarra: 21:14,50
Tiran: 21:31,60
Zarautz: 21:33,22
Bigarren taldea, zazpigarren
KAE2 ligako Pasaiako estropadan zazpigarren sailkatu da Enbata, 21:40:64 denbora lortuta, soilik IRC Santoñaren aurretik. Sailkapen orokorrari dagokionez, postu bat egin du behera Zarautzek, seigarren baitzegoen aurreko jardunaldian, eta zazpigarren dago orain, Hibaika, IRC Santoña eta Illunbe-Funeraria Vascongadaren aurretik.
Sailkapena:
Busturialdea: 21:09,26
Hondarribia: 21:11,22
Donostiarra: 21:15,06
Portugalete: 21:15,56
Deusto: 21:15,58
Mutriku: 21:22,66
Zarautz: 21:40,64
Santoña: 22:27,34