Giro aparta sortu du IZAROk Zarautzen eskainitako kontzertuan

Mireia Galarza Bastida 2021eko uztailaren 24a

Udako kultur programaren barruan eskaini zuen atzo kontzertua abeslariak. Uztailaren 30ean izango da hurrengoa, eta Julen Alonsok eskainiko du. 

Sarrera guztiak agortuta, kontzertua eskaini zuen atzo IZARO abeslariak Lizardi kirol aretoan. Zarauztar ugari elkartu ziren bertan, eta giro aparta sortu zuen mallabiarrak. 

Udako kultur programaren barruan eskaini zuen atzo kontzertua Izaro Andresek, eta hurrengoa datorren ostiralean izango da. Zehazki, Julen Alonsok 'Sutan Dantzan' ikuskizuna eskainiko du, 22:00etan hasita. 

(Argazkiak: Zarautz Turismo)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide