Reggae doinuak nagusi Irregular Roots taldearekin

Zarauzko Hitza 2021eko uztailaren 18a

Zaragozako Irregular Roots taldea arduratu zen Adarretatik Musika Jaialdiko larunbat arratsari soinu banda jartzen, eta hauek ez zuten alferrik galdu eskainitako aukera. Izan ere, reggae doinuz girotu zuen Modelo aretoa. Horretarako, gainera, generoan eskarmentua duen herriko abeslari baten laguntza izan zuten oholtza gainean: King Konsulena, hain zuzen ere. Bertaratu zen publikoak gozatu ederra hartu zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide