Etxeko traineruak eraman du Portugaleteko XXXIX. Bandera, eta KAE 2 ligako lidertzari heldu dio. Zarautz-Gesalaga-Okelan gizonezkoen bigarren taldea bigarren txandan aritu da arraunean, Mutrikurekin eta Deustorekin batera, eta lehen ziaboga bitartean, parekatsu joan dira hiruak. Bigarren luzetik aurrera, ordea, atzean geratzen joan dira zarauztarrak, eta estropadak aurrera egin ahala, aurkariek aldea nabarmendu dute, batez ere, txandako irabazle izan den Deustok.
Azkenean, gaurko sailkapenean seigarren bukatu du Zarautzek, eta une honetan zazpigarren postuan dago ligako sailkapenean, 25 punturekin; Donostiarra aurretik du bi puntu eskasera, 27 punturekin.
SAILKAPENA
Postua | Taldea | Denbora | |
---|---|---|---|
1º | PORTUGALETE | 21:06,75 | |
2º | DEUSTO-BILBAO B | 21:09,46 | |
3º | BUSTURIALDEA | 21:14,20 | |
4º | MUTRIKU | 21:17,66 | |
5º | HIBAIKA | 21:30,09 | |
6º | ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN | 21:39,76 | |
7º | GO-FIT HONDARRIBIA | 21:41,72 | |
8º | IRC SANTOÑA | 21:58,68 | |
9º | ILLUNBE-FUNERARIA VASCONGADA | 22:23,20 | |
10º | DONOSTIARRA-AMENABAR | 22:44,12 |