Azkena izan da Enbata Orion

Aritz Mutiozabal-Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 17a, 20:44

Bolada txarra darama Enbatak azken estropadetan, eta gaur ez du egoerari buelta ematerik lortu. Azken postuan dira zarauztarrak Eusko Label ligan, eta apurka handitzen doa azkenaurrekoarekiko duten aldea.

Orioko XXXI. Estropada izan dute jokoan gaur Eusko Label ligako traineruek. Bertan izan dira Zarautz-Gesalaga-Okelango mutilak, baina gaurkoan ere ez dute asmatu. Lehenengo txandan lehiatu dira Ares, Tiran eta Lekittarrarekin batera, eta hasiera txukuna eman diote txandari, itxura onarekin. Bazirudien aurreko asteko mamuak uxatuko zituztela zarauztarrek, gaurkoan Gaizka Garmendia patroi beteranoaren gidaritzapean. Lekittarra eta Ares gertu zituen, baina hirugarren luzea erabakigarria izan da, non aldeak handitu diren eta, horrez gain, atzetik zetorren Tiranek ere aurrea hartu dio. Azkenean, hamabigarrena izan da Zarautz sailkapen orokorrean. 

Bandera, berriz, Santurtzik eskuratu du.

Sailkapena

  1. Santurtzi 19:55,32
  2. Orio-Orialki 19:59,60
  3. Hondarribia 20:00,10
  4. Donostiarra 20:10,36
  5. Zierbena 20:11,60
  6. Urdaibai 20:10,36
  7. Cabo da Cruz 20:28,84
  8. Lekittarra 20:31,04
  9. Ondarroa 20:32,28
  10. Ares 20:35,06
  11. Tiran 20:35,96
  12. Zarautz-Gesalaga-Okelan 20:45,607

Ligako sailkapenean ere beltz ari zaizkio ipinzen gauzak Zarautz-Gesalaga-Okelani. Azken asteetako emaitza faltak, eta aurreko astean bere aurkari zuzenek eskuratutako puntuek gogor erasan diote. Horrela dago, gaur-gaurkoz, Eusko Labeleko sailkapena:

1 SANTURTZI TRANSPORTES Y GRUAS AGUADO 54
2 GO FIT HONDARRIBIA 46
3 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 42
4 DONOSTIARRA AMENABAR 39
5 ORIO ORIALKI 38
6 BERMEO URDAIBAI AVIA 37
7 ONDARROA CIKAUTXO 29
8 CR CABO DA CRUZ 28
9 LEKITTARRA ELECNOR 25
10 CLUB DE REMO DE ARES 20
11 SD TIRÁN PEREIRA 19
12 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN 13

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide