The Cherry Boppers-en doinuek eman diote hasiera Adarretatik jaialdiari

Zarauzko Hitza 2021eko uztailaren 16a

Atzo arratsean ekin zioten aurtengo Adarretatik musika jaialdiari, eta estreinako kontzertua Bilboko The Cherry Boppers jazz-funk taldeak eskaini zuen. Emanaldian zehar Arima Soul taldeko abeslari Lidia Insausti izan zuten gonbidatu, gainera.  Modelo areto bete egin zen, eta publikoak gozatu ederra hartu zuen zuzenekoarekin.

Gaur arratsaldea emanaldi berri bat izango da Modelon bertan, 20:30etik aurrera: Zarauzko Martin de Marte laukoatearena. Sarrerak bi ordu lehenago eskuratu ahal izango dira txarteldegian.

Argazkiak: Elisa Sanjuan @ordezkaezina

 

Erlazionatuak

Adarretatik jaialdiaren egitaraua, prest

Maialen Etxaniz-Mireia Galarza 2021 uzt 07 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide