Traineru denboraldi betean, hamaika estropadaz gozatzeko aukera izango da bihar eta etzi ere, eta horietako lautan parte hartuko dute Zarautz Arraun Elkarteko ontziek.
Gizonezkoen talde nagusiak Orion izango du asteburuko lehen hitzordua. Bihar, 18:30etik aurrera, Orioko XXXI. Estropadan aterako da Enbata, lehen txandan. Etzi, berriz, Getxon (Bizkaia) izango dute estropada Eusko Label ligakoek, 12:00etatik aurrera.
Emakumezkoen taldeak Zumaiako IV. Ikurrina izango du jokoan bihar, 18:00etatik aurrera, ETE ligako gainontzeko traineruekin batera. KAE 2ko mutilek, berriz, igandean izango dute estropada Portugaleten (Bizkaia), 11:00etan.