Zarauztik igaroko da Sareren bizikleta martxa hilaren 24an

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 13a

Zumaiatik abiatuko da etapa, eta 09:50 inguruan zeharkatuko dute Zarautz txirrindulariek.

Sare presoen aldeko plataformak bizikleta martxa antolatu du aurtengo udan, iazko etenaren ondoren ohitura berrartuta. Uztailaren 22tik 24ra, hiru etapa antolatu dituzte egun bakoitzean, eta hirugarrena, hilaren 24koa, Zarauztik igaroko da.

Hain zuzen, Zumaiatik abiatuko dira martxaren azken txanpan, 09:00etan. Handik Getariara joango dira txirrindulariak, eta aurreikusitakoaren arabera, 09:50 inguruan Zarauztik igaroko da bizikleta martxa. Tarteko herrietatik igaro ondoren, Donostiako Alderdi Ederren amaituko da mobilizazioa.

Ondoko web orrian dago martxan izena emateko aukera: sare.eus/bizikleta-itzulia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide