Gzk izan da txapeldun berriro ere Zarauzko Hitzaren Egunean Behineko taldean

Zarauzko Hitza 2021eko uztailaren 12a

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Zarauzko Hitzarekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du zarautz@ukt.eus e-postara.

Gzk erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Zarauzko Hitzaren taldean. Maiatzaren 3an jarri zuten martxan jokoaren zazpigarren denboraldia, eta hamar asteren ostean 2.848,48 puntu lortu ditu irabazleak; beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.

Gzk-ren atzetik Eneko Garmendia erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.779,83 puntu eskuratuta, eta Txiko hirugarren oso alde txikiarekin, 2.779,10 puntu batuta. Irabazleak Zarauzko Hitzarekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; zarautz@ukt.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian aurrekoen logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide