Aurreneko kaletik atera da Zarautz gaur Zierbenan jokatu den Eusko Label ligako 38. Petronor Banderaren estropadan. Lehenengo txandan, Ondarroa, Tiran eta Lekittarrarekin neurtu ditu indarrak gaur ere. Puntu garrantzitsuak zituen jokoan bere aurkari zuzenekin. Izan ere, atzo sailkapen orokorrean 11. tokian gelditu zen Enbata, 9 punturekin, Lekittarrarekin berdinduta (10. postuan hura) eta Tiran baino puntu bat gehiagorekin (Tiran azken postuan, 12. postuan).
Gaurkoan azkar gelditu da atzean, eta estropada osoan borroka egin duten arren arraunlariek, segundo asko galduz egin du lanik gehiena Zarautz-Gesalaga-Okelanek. 21:01,84 denborarekin, txandako azkena helmugaratu da, Ondarroatik 29 segundora.
Gainera, bigarren txandakoak atera direnerako itsasoaren baldintzak okertu egin dira, eta horrek eragin nabarmena izan du gaurko emaitzetan eta sailkapen orokorrean. Aurreneko txandakoei bentaja eman die itsasoak, eta zarauztarren aurkari zuzenei ere on egin die: Lekitarra izan da bigarren estropadan, eta Tiranek bosgarren postua eskuratu du. Ondarroak lortu du garaipena.
Zarautz hamargarren izan da gaurko estropadan, Orioren eta Aresen aurretik, baina hala ere, atzera egin du sailkapen orokorrean. Izan ere, sailkapen nagusian ere lurrikara eragin du gaurko estropadak, eta Zarautz azken postuan gelditu da, Tiranetik lau puntutara. Oriotarrek ere puntu garrantzitsuak galdu dituzte, eta sailkapen orokorrean laugarren postutik seigarrenera jaitsi dira.
GAURKO SAILKAPENA
1. Ondarroa 20:32,20
2. Lekittarra 20:39,66
3. Santurtzi 20:41,66
4. Hondarribi 20:45,42
5. Tiran 20:46,86
6. Cabo 20:52,00
7. Donostiarra 20:54,40
8. Bermeo 20:58,32
9. Zierbena 21:01,66
10. Zarautz 21:01,84
11. Orio 21:05,70
12. Ares 21:24,66
SAILKAPEN OROKORRA
1. Santurtzi 42 puntu
2. Hondarribi 36 puntu
3. Zierbena 35 puntu
4. Donostiarra 31 puntu
5. Urdaibai 28 puntu
6. Orio-Orialki 27 puntu
7. Ondarroa 25 puntu
8. Cabo 22 puntu
9. Lekittarra 20 puntu
10. Ares 18 puntu
11. Tiran 16 puntu
12. Zarautz 12 puntu