Murchanten izandako hilketa matxista salatu dute Zarautzen ere

Iñigo Gaiton 2021eko uztailaren 9a

Zarauzko Mugimendu Feministaren deialdiari erantzunez, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute Lege Zaharren enparantzan, asteazkenean Murchanten (Nafarroa) izandako hilketa matxista salatzeko. 19:00etan izan da kale agerraldia, eta 'Eraso sexisten aurrean autodefentsa feminista!' lelopean egin da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide