Aurreko astean Abanca Pantin Classic txapelketan emaitza ona lortu ondoren, Ruben Vitoria surflariak puntu sorta erabakigarriak lortu ditu eta, ondorioz, Europako zirkuituko QSko lehen hamar postuetan kokatu da. Hain justu ere, bederatzigarrena da une honetan sailkapenean, 5.393 punturekin. Horrek aukera emango dio denboraldian zehar Challenger Series-eko probetan parte hartzeko.
Bost txapelketek osatuko dute Challenger Series-a: abuztuaren 2tik 8ra, Vans US Open of Surfing Huntington Beach-en (Kalifornia, AEB); irailaren 20tik 26ra, Pro Ericeira Ribeira D'Ilhas (Ericeira, Portugal); irailaren 17tik urriaren 3ra, Quiksilver Pro France Seignosse-en (Hossegor, Frantzia); eta azaroan bi proba Haleiwa Challenger Series-en (Hawaii, AEB).