Hurrengo portua, Donostiako estropada

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 9a

Arraun jardunaldi bikoitza edukiko dute asteburu honetan Eusko Label, Euskotren eta ETE ligetan lehian dabiltzan eskualdeko traineruek. KAE 1ekoek eta KAE 2koek, berriz, estropada bakarra jokatuko dute asteburu honetan.

Eusko Label ligan dauden Orioko eta Zarauzko traineruek Donostian izango dute estropada larunbatean 18:00etan eta Zierbenan (Bizkaia) igandean, 12:00etan. Euskotren ligan den Orioko traineruak ere estropada horiek izango ditu jokoan, Eusko Labelekoen aurretik (17:40ean larunbatean eta 11:30ean igandean). 

ETE ligan diharduten Zarauzko eta Zumaiako traineruak, berriz, Donostiara eta Lekeitiora (Bizkaia) joango dira bihar eta etzi, hurrenez hurren. Donostiako lehia 12:00ak aldera hasiko da, baita Lekeitiokoa ere. KAE 1eko Getariako, Orioko eta Zumaiako traineruek Maliañon (Galizia) izango dute asteburuko estropada bakarra bihar, larunbata, 17:00etan.

Azkenik, KAE 2 mailan lehiatzen ari den Zarautz-Gesalaga-Okelanen traineruak ere Donostian jokatuko du estropada bihar, ETE ligako lehiaren aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide