Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Uda osasungarria kanpaina aurkeztu zuen atzo Zarautzen, elkartearen Urola Kostako egoitzaren aurrean. Eguzkitik babesteko panel informatiboak sortzeaz gain, aurten garrantzi berezia eman nahi izan diote bizi-ohitura osasungarriari eta hori sustatzeko topaketak egingo dituzte Gipuzkoako hainbat udalekutan; Zarautzen gaur bertan hasi dira.