Lapurdik hartu die aurre zarauztarrei gaur ETE ligako estropadan

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 3a, 18:17

Zarauztarrak, Getarian jokatutako lehiaren aurretik

Hamargarren amaitu dute estropada gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi) Zarautz-Gesalaga-Okelaneko emakumezkoek, orain arteko emaitza kaskarrena. Bihar Sestaon saiatuko dira gaurko emaitza hobetzen.

Zarautz-Gesalaga-Okelaneko neskek aurreko asteetan baino estropada kaskarragoa egin dute gaurkoan Donibane Lohizunen (Lapurdi), emaitzari erreparatuta bederen.

Izan ere, zortzigarren eta bederatzigarren postuetan ibili izan dira liga hasierako jardunaldietan, baina gaur hamargarren egin dute; azken bigarren sailkatu dira, Lapurdiren atzetik. 11:55,02 denbora egin dute gaurkoan zarauztarrek.

Estropada gaur ere Tolosaldeak irabazi du, eta lider indartsua jarraitzen du izaten sailkapen orokorrean, 43 punturekin. Zarautz bederatzigarren dago gaur-gaurkoz, hamabi punturekin. Bihar Sestaon 10:30ean hasiko da lehia, eta gaurko emaitza hobetzen saiatuko dira ZAEko arraunlariak.

Sailkapen orokorra

1. TOLOSALDEA A.T. 43
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO 39
3. HIBAIKA JAMONES ANCIN 36
4. DELTECO ZUMAIA 30
5. SAN JUAN-IGARTZA 30
6. ONDARROA-CIKAUTXO 25
7. ISUNTZA-ELECNOR 21
8. LUTXANA A.E. 15
9. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 12
10. LAPURDI 9
11. CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 4

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide