Uztaileko astearteetan barra zabalik izango du Putzuzulok

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 3a

Putzuzuloko kideak murgilduta dauden prozesuari bultzada emateko eta gaztetxe berria martxan jartzeko egin beharko diren lanak finantzatzeko jarri dute ekimena martxan.

Udalak Hegoalde eremuko pabilioi bat erosi du Putzuzulo bota ostean gaztetxea izan dadin, eta gaztetxeko asanbladak jakitera eman du "lagapen egoki bat lortzeko lanean" ari direla orain. Gaztetxe berrian Putzuzulo okupatu zenetik lortutako "baldintza berdinei" eustea dute xede, eta udalari "epe luzerako bermeak" eskatzen dizkiote. 

Ekimen berri bat jarri dute martxan Putzuzuloko kideek prozesu horri guztiari bultzada emateko eta gaztetxe berria martxan jartzeko egin beharko diren lanak finantzatzeko. Uzteailean zehar zabalik egongo da iluntzeetan, 19:00etatik 23:00etara gaztetxeko barra, eta pintxoak, bonolaguntzak, kamisetak eta bestelakoak jarriko dituzte eskuragarri bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide